Hezkuntza maila

Haur Hezkuntza

Goizero, gure txiki guztiak hartzen ditugu, giro erosoan, seguruan, amultsuan eta konfiantzazkoan. Helburua ikastetxearen dinamikara egokitzen laguntzea da, ikasle eta familia bakoitzaren beharrak aintzat hartuta. Gako nagusienetako bat egunez egunekoaren inguruko ikastetxearen eta familien arteko komunikazio etengabea eta arina da. Ikastetxean badugu kabinete psikopedagogiko baten laguntza, 2 urteko gelako ikasleen garapena behatzen hasten dena; izan ere, euren garapenerako adinotan informazioa biltzea ezinbestekotzat jotzen dugu, premiaren edo beharren bat antzemanez gero, esku-hartzea ahalik eta azkarren eman dadin.

Txokoen bidezko metodologiak ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen du, jolasaren eta estimulazioaren bitartez. Aldi berean, gizarte- trebetasunak sustatzea eta elkarrekiko erlazioak sustatzen ditu.

Jakin badakigu hezkuntza-etapa hau garrantzitsua eta erabakigarria dena. Pertsonak maila emozionalean, kognitiboan eta sozialean jasotzen duen prestakuntza funtsezkoa da ikastetxearen etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua ulertu ahal izateko, bai metodologiari dagokionez (Neurozientzia, Ikaskuntza Kooperatiboa, Txokoak, etab.), bai espazioari dagokionez, hau guztia elkarreragin positiboa izateko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen lagun diezaiegun, hala nola: ikasgelan aplikatutako IKTak, Innovamat programa, matematika modu egituratuan bezain malguan irakasteko eta ikasteko curriculum-proposamena, manipulazioaren, esperimentazioaren eta elkarrizketaren bidez, ezaguera matematikoa eraikitzen lagunduko diena, estimulazio goiztiarra, neurozientzia, irakurketa-idazketa, emozioen kudeaketa, eta abar, testuinguru hirueledunean.

Hezkuntza-etapa honen helbururik nagusiena ikasleen garapen integrala bultzatzea da, pixkanaka, eta hazten doazen heinean, Ikaskuntza Kooperatiboan oinarritutako metodologia aktiboak txertatuz.

2023-24ko Haur Hezkuntzako Eskola-egutegia

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzan ikasleek giro hirueledunean eta bizigarrian ikasten dute, Honek, ikaskuntza eta garapen pertsonala ahalbidetzen ditu, ikasle bakoitzaren gaitasunak abiapuntutzat hartuta.

Espiritu kritikoa eta pentsamendu propioa garatzen laguntzen diegu, eta askotariko jarduerak eta ekintzak egiten ditugu, hala nola, irteera osagarriak, talde-lanak, musika, tailerrak, eskola-baratzea, zenbait proiektu, teknologia, eta abar. Horiei guztiei esker, ikasleek irakaste-ikaste prozesua barneratzeko eta garatzeko aukera paregabea dute. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetan PiktoIdazketa deritzon programa abian jarri dugu: metodologia berritzailea, irudiaren erabilera instrumentalaren bitartez irakurtzen eta idazten ikasten laguntzen diena, pentsamendu sortzailea garatuz eta hizkuntzaren inguruko ezaguera eta gaitasun linguistikoak pixkanaka barneratuz.

2023-24 Lehen Hezkuntzako Eskola-egutegia

DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleen errendimendu akademikoa optimizatzeari begira, berrikuntza sustatzeari eta metodologia motibagarriak bilatzeari garrantzi berezia ematen diogu, betiere, aniztasuna eta horrek eskaintzen dizkigun aukerak aintzat hartuta.

Euren etorkizunerako hizkuntzek duten garrantziaz jabeturik, irakaste-ikaste prozesuan eredu hirueledunarekin jarraitzen dugu.

Hautazkoen eskaintza zabala dugu: Frantsesa atzerriko bigarren hizkuntza gisa hautatzeko aukera dute, DBHko 1. mailatik aurrera, Teknologia, Digitalizazioa, Hezkuntza Plastikoa eta Ikus-entzunezkoa, Pentsamendu Kritikoaren Garapena, Filosofia Aplikatua eta Kultura Zientifikoa, besteak beste.

 

2023-24ko DBHko Eskola-egutegia

Batxilergoa

Azken etapa honetan ikasleak orientatzen eta laguntzen diegu euren helburuak lor ditzaten, konfiantzazko giroan. Hau guztia bideratzeko, esparru akademikoari ezezik, sozioafektiboari ere erreparatzen diogu, ezinbestekoa baita.

Orientazio eta tutoretza mintegiaren bitartez, eta uneoro haien interesak eta gaitasunak abiapuntutzat hartuta, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egin ohi dugu, gainerako irakasleekin koordinatuta.

Unibertsitateekin eta Lanbide Heziketako zentroekin zenbait ate irekiko jardunaldi kudeatu eta koordinatzen ditugu, ikasleek egun dauden eskaintza eta aukera akademikoak ezagut ditzaten.

Gainera, ikastetxean egindako ibilbide luzeari esker zentroa aski ongi ezagutzen dutenez, ikastetxe mailako hainbat ekimenetan parte hartzeko eta hauek lideratzeko aukera izan ohi dute. Honek, zalantzarik gabe, pertsona konprometituak, zintzoak eta arduratsuak izaten laguntzen die.

2023-24 Batxilergoko Eskola-egutegia

Hizkuntza-eredua: eredu hirueleduna

Euskara

Haur Hezkuntzan hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu arte eskola-ordu gehienak euskaraz eman ohi dira. Irakaste-ikaste prozesuaren komunikazio-hizkuntza nagusia da, baita ikasgela barruan nahiz kanpoan egiten ditugun jarduera osagarri gehienena ere.

Gaztelania

Hainbat urtetako eskarmentuaren ondoren, eta gaztelaniaren gaitasun linguistikoa hobetu nahian, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetan Piktoidazketa deritzon metodologia berritzailea ezarri dugu. Izan ere, jakin badakigu etapa amaitutakoan zer nolako irteera-profila gura dugun, eta horri heldu gura diogu.

Ingelesa

Laguntza psikopedagogikorako

LAGUNTZA PSIKOPEDAGOGIKORAKO zerbitzua eskaintzen dugu, PSIKOLAN kabinetearekin hitzartua. Bertan lan egiten duten profesionalak psikologo klinikoak dira. Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean, ondorengoak azpimarratu gura ditugu:

  • 2 eta 6 urte bitarteko arreta goiztiarra; garapenean arazoak izateko arriskua hautemanez gero, tutoreekin eta familiekin batera jarraipena egitea.
  • Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hizkuntza bizkortzeko programa eta Logopedia. Dislaliei aurrea hartzeko programa (logopedia) bi urteko gelan.
  • Diagnosia egiteko eskaerez arduratzea, ikasleen eta irakaste-ikaste prozesuaren zailtasunak detektatu eta hauei aurrea hartzeko.
  • Irakasleei, tutoreei zein familiei laguntzea, zenbait auziri aurre egin diezaieten.
  • Adimen Emozionalaren inguruko zenbait tailer abian jartzea (gizarte-trebetasunak, gatazka interpertsonalen kudeaketa, antsietatea murrizteko tailerrak, enpatiaren ingurukoak, eta abar).

Egitasmoak

ERASMUS + delakoa EBk abian jarritako programa da. Hezkuntza-arloari dagokionez, Europa mailan zentroen arteko lankidetza eta elkarlana sustatzea du helburu.

22-23 ikasturtean aurkeztu genuen lehenengo egitasmoa finantziatu ziguten. Egitasmo honek irakasleon formakuntza zuen oinarri, eta oso balorazio ona izan du. Ildo beretik, ezarri dugun hurrengo helburuak ikasleak ditu oinarri. Zehazki, atzerriko ikasleekin batera egitasmoak gauzatzea eta mugikortasun programak abian jartzea ahalbidetzen duen akreditazioa lortu gura dugu, gaitasun linguistikoak ezezik, bestelako alderdi soziokultural asko ere landu eta hobe ditzaten.

Piktoidazketa Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera abian jarri dugun metodologia berria da. Hizkuntza eta irudiak elkarrekin konbinatzen ditu, pentsamendu sortzailea sustatzeko eta irakurketa-idazketa irakasteko, metodo inklusibo baten bidez. Ikasleek, Lehen Hezkuntza amaitutakoan, ideiak modu kongruentean adierazteko beharrezkoak diren gaitasunak lortzea du helburu; laburbilduz, irakurmena ere hobetzen joango diren heinean, testu luzeagoak, konplexuagoak eta ondo egituratuak idazteko gai izan daitezen nahi dugu.

Programazioari dagokionez, hiru fasetan banatzen da. Lehenengoan, ikasleek eta irakasleek istorio bat partekatzen dute, fikzio irudiztatuan. Helburua da hiztegia lantzea eta testuak sortzea, modu ludikoan. Bigarrenean, ikasleak beren berezko istorioen idazle bihurtuko dira: testuak idazteari ekingo diote, pertsonaiak diseinatuz eta istorioetarako irudiak ilustratuz. Horrela, sormena eta talde-lana sustatuko dira. Bukatzeko, azken blokean, egindako lana aurkeztuko dute (kontakizunak, ipuinak, album ilustratuak, etab.). Lan hau inprimatu eta partekatu ahal izango dute, formatu digitalean.

KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak abian jarritako ekimena da, eta helburua ikastetxeetan eskola-jazarpenari aurrea hartzea da. Gure ikastetxean ere programa honekin lan egiten dugu, ikasleak eskola-jazarpena saihestearen garrantziaz kontzientziatu ahal izateko. Metodologiari dagokionez, tutoretza saioetan hainbat jarduera lantzen ditugu, indarkeria prebenitzeko eta kooperazioa eta errespetuzko jarrerak lantzeko.
Horretarako, ikasturte osoan zehar ikastetxe mailako zenbait jarduera antolatzen ditugu, ikasleen artean enpatia, asertibitatea eta tolerantzia bezalako balioak sustatzeari begira.

RED (gaztelaniazko siglak) proiektua, eskola eta ikastetxe mailako egunkarien eta aldizkarien sare bat, Lehen Hezkuntzako, Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek kudeatuta eta zuzendua, kazetari profesionalen gidaritzapean.
Basauri Ikastetxearen Aldizkari Digitala 3. mailako ikasleek kudeatzen eta zuzentzen dute, baina beste mailetako ikasleek ere parte hartzeko aukera dute. Ikasleek gaurkotasun handiko gaien berri ematen dute, eta, horretarako, informazioa jasotzerakoan, “fake news”-ak identifikatu beharko dituzte, adostutako jarduera- eta lan-planak aintzat hartuta.
Proiektu honen bidez, ikasleek, hizkuntza-gaitasunak ezezik, espiritu kritikoarekin loturiko gaitasunak ere garatzea gura dugu, metodologia motibatzaile eta esanguratsu batetik abiatuta.

Innovamat proiektua matematiken ikaskuntza konpetentziala, pertsonala eta praktikoa bultzatzea helburu duen hezkuntza proposamena da. 22-23 ikasturtean zehar, Haur Hezkuntzako etapako irakasleek ekimen hau abian jartzeko beharrezko den prestakuntza jaso dute. Datorren ikasturtean, 23-24 ikasturtean, Haur Hezkuntzan ezarriko da. Helburua matematikarako gaitasuna jolasaren eta manipulaziorako materialen bidez garatzea da, haientzat esanguratsua izan dadin, eguneroko bizitzako une askotan matematika baliagarria dela ikusaraziz.

Teknologia Berriak irakaste-ikaste prozesuan integratu egiten ditugu, bi helburu aintzat hartuta: batetik, jakin badakigu gure ikasleengan gaitasun digitala garatzea oso garrantzitsua dena, egungo gizarteak eskatzen duen irteera-profilarekin bat baitator. Bestetik, IKT arlo eta gai bakoitzaren berariazko gaitasunak eskuratzea ahalbidetzen duten motibazio euskarriak dira, bai eta barneko nahiz kanpoko komunikazioa hobetzeko baliabideak ere.