Berriak

Lan bikaina Adrián !!

29/11/2023

"Nekazaritza modernoa", "nitrifikazioa" edo "inhibitzaile sintetiko eta biologikoak" bezalako hitzak ulertezinak izango dira zuetako askorentzat. Baina ohiko hitzak dira Adrián Bozal-Leorri basauriarrarentzat (Basauri, 1994).

Colegio basauri - Puertas abiertas - 2024

Ate irekiak Basauri Ikastetxean

29/11/2023

Basauri Ikastetxea barrutik ezagutzeko aukera eman gura dizuegu, familiei zuzendutako saio praktikoen bidez, ikasleak bazinete bezala, ezagut gaitzazuen. Noiz OTSAILAREN 2an, 13:45ean EGITARAUA Behin azken saioa amaituta, guztiok batuko gara galderak egiteko, zalantzak argitzeko. Izena eman jardunaldi osorako edo ekintzen artean gurago dituzuenak / interesatzen zaizkizuenak aukeratu. ZATOZ GU EZAGUTZERA!

Badator osasun, kultura eta berdintasun astea!

29/11/2023

Azaroaren 30etik abenduaren 5era, Osasun, Kultura eta Berdintasunaren Astea ospatuko dugu. Abenduaren 3a Euskararen eguna dela aprobetxatuz, aurreko urteetan bezala, gure zentroan Osasun, Kultura eta Berdintasun Astea antolatu dugu. Planifikatutako jarduerak burutzeko, Ortzadar, Elikagaien Bankua, Sagarrak, Arizgoiti hortz klinika, Adsis Fundazioa, Bizkaiko AECC, Iñigito Txapelpunk eta Adrián Bozal bezalako erakunde eta pertsonen laguntza izango dugu. […]

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea

29/11/2023

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearekin lankidetzan eta Agenda 2030 ikastetxearen proiektutik, gure ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasle boluntarioek Basaurin urriaren 21ean, larunbata, egindako diru-bilketan parte hartu zuten. Aurreko ikasturteetan bezala, gure ikasleek agerian utzi zuten beren elkartasuna, balioak eta inplikazio soziala lan aberasgarri eta garrantzitsu horretan. Zorionak neska-mutilak!