Etxean lez
Nortzuk gara
Amen eta aiten kooperatiba gisa eratutako itunpeko ikastetxea gara, 1969an sortua, zerbitzu publikokoa eta interes sozialekoa, laikoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hitzartua. Horrez gain, Ikasgiltzako, Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiba Hirueledunen Federakuntzako, kideak eta sortzailetako bat gara.
Zuen seme-alabak gure lanaren abiapuntua eta oinarriak dira, eta helburua elkarrekin euren etorkizunerako bidea eraikitzea da, eremu guztiak aintzat hartuta: pertsonala, soziala eta profesionala.
Gure arrakastaren gakorik garrantzitsuetako bat hurbiltasuna da; giro hurbilean eta familiarrean hezitzen eta trebatzen ditugu, metodologia aktiboen bidez.
Xedea
Gure xedea trebatzea eta hezitzea da, inguru afektiboan eta hurbilean, oinarrizkotzat jotzen ditugun hiru euskarriren etengabeko orekan: erantzukizunean, errespetuan eta diziplinan.
Ikuspegia
Ereduzko eta ospe handiko ikastetxea izan gura dugu
- Irakaste-ikaste prozesuaren eta gure heziketa-ereduaren kalitateagatik.
- Ikasleak, aniztasuna aintzat hartutahezitzeagatik eta trebatzeagatik.
- Bikaintasunagatik kudeaketan bai antolaketan.
- Hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoagatik.
Balioak
- Hurbiltasuna, afektibitatea eta errespetua.
- Profesionaltasuna, inplikazioa eta dedikazioa.
- Gizartearekin konpromisoa duen erakundea eratzeko erantzukizuna.
- Eraginkortasuna, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza.
Hezkuntza proiektua
Gure metodologia aktiboaren oinarria arreta pertsonengan jartzea da, arrakasta pertsonalerako eta profesionalerako beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak gara ditzaten. Jakin badakigu aniztasuna aintzat hartzea ezinbestekoa dena, eta gure ikasleen ikaskuntza-erritmoak ere ezagutzen ditugu. Horregatik guztiagatik, metodologia malguaren aldekoak gara, pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokitua.
Egitasmo berritzaileak sustatzen ditugu, garapen integrala bultzatzeko. Basauri Ikastetxeko irakasleok gida-lana egiten dugu eta, hortaz, irakaste-ikaste prozesuan etengabeko laguntza eskaintzen diegu.
Kudeaketa Aurreratuaren Eredua
BASAURI IKASTETXEAk Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera antolatu ohi du (KAE) bere eguneroko jarduera. Eredu hau aintzat hartuta, hezkuntza komunitateko kide guztiok hausnartzeari ekin genion, eta 2012-2013 ikasturtean, zenbait autoebaluazio egin ostean, zentroaren Misioa, Bisioa eta Baloreak ezarri genituen. Hortik abiatuta, gure lehenbiziko “Plan Estrategikoa” diseinatu genuen. Plan estrategikoak lau urte hartzen ditu, eta urte bakoitzeko urteko plana egin ohi da. Honen guztiaren jarraipena egiteko, adierazle taula erabili ez ezik, asebetetze inkestak ere erabiltzen ditugu, markaturiko helburuak bete direnentz. Asebetetze inkestak interes talde guztiei egiten dizkiegu. Tresna hauei esker, emaitzak baloratu, helburuen gaineko gogoeta egin eta hobekuntza planak abian jartzen ditugu, betiere bikaintasunari begira, gure ikasleei eta euren familiei hezkuntza eredu aurreratua eman diezaiegun.
Plan Estrategikoaren hedapena prozesuen bidezko kudeaketaren bitartez gauzatzen da. Prozesu bakoitzak lantalde bat dauka, eta bertan Basauri Ikastetxeko pertsona guztiek parte hartzen dute. Gurasoen eta ikasleen partaidetza foku-taldeen bitartez bideratu ohi da.
Gure kudeatze-sistema eraginkorra den jakiteko, Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko fundazioak, kanpo kontrasteak eta kanpo ebaluazioak egin dizkigu, eta ondorengo lorpenak aitortu dizkigute: EFQM ereduarekiko Konpromezu Diploma (2013/14), MGA ereduarekiko Konpromezu Diploma. (2014/15), Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko A saria (2015/16), Kudeaketa Aurreratuari Zilarrezko A saria (2017/18).
Instalazioak
Basauriko Basozelai auzoan gaude, ingurune pribilegiatu batean. Izan ere, naturaz inguratuta gaude, Malmasin mendipean, Montefuerte natur gunearen alboan. Gurera bertaratzeko, sei linea eskola-garraio ditugu Basaurin bertan eta ondoko udalerrietan. Halaber, ikastetxetik gertu, metro eta autobus geltokiak daude, baita aparkalekuak ere.
Gure instalazioak elkarri lotutako hiru eraikinetan daude, eta hezkuntza-etapa bakoitzak bere espazio bereziak ditu. Ikasgelez, laborategiez, musika-gelaz, teknologia-tailerraz, IKT gelaz eta abarrez gain, kanpoan kirol-instalazio zabalak ditugu, baita frontoi estalia, kirol-kantxa eta gimnasioa ere.
Hainbat jantoki ditugu, berezko sukaldaritza zerbitzuarekin. Gure sukaldariek egunero menu orekatuak prestatzen dituzte, nutrizionista talde batek diseinatuak.
Gainera, kooperatibako bazkideek txokoa erabiltzeko aukera dute, aisialdian ekitaldiak egin ahal izateko, hala nola, urtebetetzeak ospatzeko.