UECOEk diru-bilketa kanpaina abian jarri du DANA ekaitzak kaltetutako Valentziako ikastetxe kooperatiboei laguntza emateko.

Ekaitzak eragindako hondamendiaren ondoren, Valentziak, pixkanaka-pixkanaka, normaltasuna berreskuratu behar du. Kanpaina solidario honetan parte hartuz, berreraikuntza lanetan lagun diezaiekegu bertakoei.

Normaltasunera itzultzeko prozesu horretan, kaltetuen izan diren eskualdeetako ikastetxeak berriz martxan jartzea ezinbestekoa da. Zoritxarrez, hondamendiak ikastetxe ugari suntsitu ditu, eta premiazkoa da horiek berreraikitzea eta beharrezko materialez hornitzea, herri horietako haurrek beren hezkuntza bertan jarrai dezaten.

Valentziako Irakaskuntza Kooperatiben Batasunak (UCEV), Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Konfekoop Irakaskuntzaren bidez, laguntza eskaera luzatzen digu. Hurrengo batean kontu-zenbakia eta BIZUM kodea bidaliko dizkizuegu, zuen ekarpena egin nahi izanez gero, horretarako aukera izan dezazuen.