Berriak
XII. KIROLAREN FESTA
06/06/2026
Ekainaren 13an Basauri Ikastetxearen XII. Kirolaren Festa ospatuko dugu. Hona hemen egitaraua! ANIMA ZAITEZTE!!
Basauri Ikastexea Oxordeko Azterketa Zentro Ofiziala
28/05/2026
Albiste bikainak gure ikastetxean! Ofizialki Oxford University Press-eko Azterketa Zentro gisa akreditatu gaituzte; oso urrats garrantzitsua da, gure ikasleen hezkuntza-kalitatea eta aukerak sustatzen jarraitzeko aukera ematen diguna. Laster jarriko dugu abian proiektu hau, lehenengo azterketa ofizialekin hasiz. Lehen fase honetan, batez ere DBH 4. mailako ikasleei zuzenduta egongo da, eta haiek nazioartean aitortutako titulazio baten […]
Agora Ikasgiltza II. topaketa hasia da sentitzen....
29/05/2026
LAster, ikasleek hitza hartuko dute, entzutea merezi duten ideiak, emozioak eta diskurtsoak partekatuko dituzte. Ikastetxe bakoitzeko ikasle bat. Ahots asko. Istorio asko. Eta espazio bera adierasteko, entzuteko eta konektatzeko. @colegiobasauri @azkorri_ikastetxea_oficial @lourdeskoamaikastetxea @stpatricksss @truebaikastexea ColegioVizcaya, @zabalburu_ikastetxea @colegiourkide Aurten, gainera, inoz baino ikastexe gehiago izango gara… eta gogoa hodeietan dago Nork du Agorarako gogoa?
24. KORRIKA
26/03/2026
Errigoraren auzolana bidelagun,ikastetxetik aterako gara plazara,Kopek ozen oihukatu gura baitu:gurean ere guztiok euskara gara!
BATXILERGO 2026-27 Ikasturterako matrikulazioa
18/03/2026
Hona hemen dituzue matrikulazio epearen egutegia eta datak. Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezkete gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: idazkaritza@colegiobasauri.com edo 944492038 telefonora deitzen. Matrikulazio egutegia Izena emateko eskabide horria Aurkeztu behar den dokumentazioa
Eskerrik asko José Ángel
04/02/2026
Otsailak 3: Jose Ángelen agurra eta omenaldia , Basauri Ikastetxean 36 urtez egindako lanagatik eta izandako konpromisoagatik, egunero eraikitzen dugun kooperatibaren historiaren parte garrantzitsua delako. Gure ikastetxearen zutabeetako bat izan da eta izugarri lagundu digu. Eskerrik asko Jose Ángel!

