Basauri Ikastetxeko X. Kirol Eguna
05 / 10 / 2024
Kirol Batzordeak, Ikastetxeko Kirol Elkartearekin batera, «Basauri Ikastetxea, Irakaskuntza Kooperatibako X. Kirol Eguna» antolatu du datorren APIRILAREN 27rako, LARUNBATA, 09:30etik 14:30era. Helburua da kirol ohitura sustatzea eta, aldi berean neska-mutilen hezkuntza-garapenean eragin positiboa izatea, hainbat diziplinatara hurbiltzeko aukera emanez. Hori dela eta, adin guztietako ikasleak eta haien familiak gonbidatu gura ditugu, bai eta gu ezagutu eta bertara hurbildu nahi duten herritar guztiak ere. Kirol-jardunaldi horretan, partidak eta erakustaldiak ikusteaz gain, modu aktiboan parte hartu ahal izango dute antolatuko diren kirol-diziplina guztietan.