Badator osasun, kultura eta berdintasun astea!

Azaroaren 30etik abenduaren 5era, Osasun, Kultura eta Berdintasunaren Astea ospatuko dugu.

Abenduaren 3a Euskararen eguna dela aprobetxatuz, aurreko urteetan bezala, gure zentroan Osasun, Kultura eta Berdintasun Astea antolatu dugu. Planifikatutako jarduerak burutzeko, Ortzadar, Elikagaien Bankua, Sagarrak, Arizgoiti hortz klinika, Adsis Fundazioa, Bizkaiko AECC, Iñigito Txapelpunk eta Adrián Bozal bezalako erakunde eta pertsonen laguntza izango dugu. Etapen arteko elkarlana sustatzeko hainbat jarduera egingo dira ere bai, eta horietako batzuk Agenda 2030 programaren bidez kudeatuko dira. Sareen bidez jarraitu ahal izango gaituzue!

Kategoriak: Autismoa, Beldur barik, GABONAK, Kirola, KiVa, Kooperatibismoa, Kooperatibismoa, Matrikulazioa, Nabarmena, Sin categorizar, Solidaritatea

Compartir